Bidasoa Frutak, 3 belaunaldiren fruitua
Miguel Urchegi, Irungo Irustako Minetako arduraduna izan zen, 1947 urtean minak itxi ziren arte.
1948-1950 urtearen inguruan, kontrabandoz ekarri zituen txanpiñoi haziak eta hasieran Irustako galerietan eta biltegietan hasi ziren arren, minak izandako tuneletan, ereiten hasi ziren. Minetako hezetasuna, txanpinoiak ereiteko baldintza ezin hobeak zirela jakitun Santiago Kaleko Jose izeneko gizon batekin txanpinoiak ereiten hasi ziren.
Mª Dolores Lasa Lecuona. 1940 (Oiartzun)
Miguel Urchegik Maria Luisa Ruizekin batera 5 seme - alaba izan zituen, Pedro izan zelarik mutil bakarra. Garaiko ohiturei jarraituz, Pedroren eskuetan geratu zen familiako txanpinoien negozioa.
Pedro eta Dolores senar emazteek, txanpiñoien negozioa elkarrekin jarraitu zuten. 1948-1950 urtean, Irustako Meategiak albo batera utzi, eta Meaka auzoan txanpinoientzako Bodegak sortzea erabaki zuten eta bertan aritu ziren txanpinoiak ereiten 1970 urte bitarte. Izan ere, Pedrok produktu batek sortzen zion alergia tarteko, zuzenean uztiatzeari utzi behar izan zioten.
Lehen garai hartan Irungo merkatuetan eta Irungo zein Hondarribiko dendetan saltzen zituzten beraien barrengorriak
Txanpinoiak ereiteari utzi, eta Errioxatik erosteari ekin zioten 1970 Urte oparoak izan ziren, txanpinoiak etxeko sukaldeetan prestazeaz gain, jatetxe eta tabernetako pintxo ohikoena zirelako. Ondorioz, Bidasoa bailaran ezik, Donostian ere hasi ziren txanpinoiak eta perretxikoak saltzen, 2002 urtean Pedro eta 2005 urtean Dolores jubilatu ziren arte.
Dolores jubilatzerakoan, etxeko seme txikiak 26 urterekin, familiako negozioa hartzea erabaki zuen. Baina garaiak aldatzen hasi ziren eta txanpinoiaren ordez etxeko sukaldeetan bestelako janariak agertzen hasi ziren, eta tabernetan ere, bestelako pintxo motak.
Merkatu aldaketaren aurrean, Enekoitzek produktuaren dibertsifikazioari ekin zion, txanpinoietaz gain, bestelako fruitu eta barazkiak saltzeari ekinez, eta ostalaritzan espezializatuz. Enekoitz bere furgonetarekin ibiltzen zen atzera - aurrera urteko 365 egunetan
2019ko Apirilean, David Velaz bazkidearekin batera, BIDASOA FRUTAK S.L sortu zuten, Ostalaritzan espezializatutako fruitu eta barazki banaketa enpresa. Erronka berria, apostu berria, 2020ko Martxoan, COVID-19 pandemiak hastapenetako momentu gogorretan arrapatu zuena. Baina bizi-irautea lortu zuten, berriz ere janaridenda txikietan saltzen, ostalaritza bere mometurik gogorrenetan bait zegoen. Momentu oso gogorrak izan ziren, baina aurrera egin ahal izan zuten.
2022ko Ekainean bi urte luzez bizi-irautea lortu ondoren, BIDASOA FRUTAK-ek bere lehenengo langileak kontratatu zituen, 2022 urtea, 10 pertsonako lantaldeaz osatuta bukatu zuelarik.